2016(e)ko irailaren 16(a), ostirala

1.1 LARRIALDI EGOERAK

Gure ingurunea leku ziurra dirudi baino zenbait gertaerek askotan denbora laburrean, larrialdi-egoerak sor ditzakete pertsona asko arriskuan jar dezaketenak.

Gertaerak izan daitezke:
Uholdeak, zentral nuklear baten erradiazio ihesa, merkantzia arriskutsuak daraman tren baten istripua...

Gertaeraren ‘’LARRIALDIA’’, "BEHARREZKOAK IZANGO DIREN ARRETA’’ ETA "UZTEN DUTEN ONDORIOEN’’ arabera LARRIALDI-EGOERAK 3mailetan sailkatzen dira:
Adib: produktu kimikoak daramatzan kamioi baten istripua larrialdi kolektiboa da, leherketa arriskua egon daitekeelako eta hodei toxiko bat sor daiteke.

HONDAMENDIA: Pertsona askorengan du eragina, larritasuneko biktima kopuru handia sortzen du eta kalte materialak sortzen ditu. Erantzun emateko baliabide osagarriak behar dira, baina sistema berak beregain har ditzake.
Adib: aireko-istripua, uholdeak edo atentatu terrorista.

KATASTROFEA: Hondamendi bat da baina handiagotua. Larritasunezko biktima kopuru handia eta kalte material ugari hasera batean. Egoera denborarekin larritzen joaten da. kanpoko laguntza beharrezkoa da.
Adib: Haitiko lurrikara edo Tsunamiak.

Esandako egoera hauei aurre egiteko edo erantzuteko, zenbait talde eta erakundeen parte-hartzea behar izaten da eta baliabide asko mugitu behar dira, bai giza-baliabideak eta bai baliabide-materialak.

Beharrezkoa parte-hartuko duten pertsonen artean koordinazioa egotea. Gertakaria gertatu ondoren, antolatzea eta koordinatzea ezinezkoa izango litzateke, horregatik agintariek aurrez aurretik larrialdi-planak lantzen dituzte.

LARRIALDI PLANA:
Pertsonak arrisku kolektibo larrian daudenean eta beraien segurtasuna eta bizitza jokoan daudenean, hauei erantzunak emateko sistema bat da.

ARIKETA:
Bilatu egunkarietan edo interneten larrialdi egoera desberdinen adibideak eta sailka itzazu ikusitako irizpideen arabera. Gero denon artean zuzenduko ditugu.

1.2   BABES ZIBILA

BARNEKO MINISTERIOAREN  babes zibila:

Helburuak:

  • AURREZ IKUSI, katastrofe edo arrisku kolektiboei
  • BABESTU, bai pertsona eta ondasunak, egoera hauek gertatzen  direnean
  • BERRERAIKITZEA, gertakizuna izan den eremua


BABES ZIBILA BATZORDE NAZIONALA : ESPAINAKO ESTATUKOA
AUTONOMIA ERKIDEGOETAKO BATZORDEAK: AUTONOMIA BAKOITZEKOA


ARIKETA 1:
ZURE AUTONOMIAKO BATZORDEAK PRESTATZEN DITUEN LARRITASUN PLANEN BURUZKO INFORMAZIOA BILATU ETA EGIN TXOSTEN BAT.





1.3. LARRIALDI-PLANAK


1.3.1. OINARRIZKO EDUKIAK


AURREIKUSPENA:

-Ze gertaera larri gerta daitezkeen kalkulatzen da
-Hori gertatzeko dagoen probabilitatea
-Ze kalte eragingo lukeen
-Zein baliabide dauden horri aurre egiteko

PREBENTZIOA:

-Prebentzio neurriak, eta gertatuko balitz ondorioak gutxitzeko neurri prebentiboak egiten dira.


ESKU-HARTZEA:
-Nola erantzun beharko litzatekeen zehazten du; erantzuteko beharrezkoak diren bai giza eta material baliabideak, talde bakoitzak nola erantzun beharko lukeen, ze koordinazio mekanismo ezarriko diren,...


ERREHABILITAZIOA:
-Eremua berreskuratzeko egin beharrekoa zehazten du.



  KONTUAN IZAN!!
Larrialdi-planak EZ dira agiri itxiak, aldizka berrikusi eta eguneratu behar dira.

Gauzatuko balitz o balira, emaitza ebaluatu behar da, beharrezkoak diren hobekuntzak ezartzeko.


1.3.2 LARRIALDI-PLAN MOTAK

BABES ZIBILEKO PLANAK:

-Administrazio publikoak egindakoak
-Eremu geografiko zehatzak erantzungo ditu: udalaren planak, autonomikoa, estatala,...

AUTOBABESERAKO PLANAK:

-Enpresak, zentroak,... ( merkataritza-gune bat, jolas-parke bat…) landutako planak dira.
-Enpresa batek egindakoak dira baina Babes Zibilaren ildoak jarraituz.



ARIKETA 2 :
BILATU AZKEN URTEETAN GERTATUTAKO HONDAMENDI ETA KATASTROFEEN ADIBIDEAK

ARIKETA 3 :
EXPLIKATU ZEHATZ-MEHATZ ZERTAN DESDERDINTZEN DIRA BABES ZIBILEKO PLANAK ETA AUTOBABESERAKO PLANAK




BABES ZIBILEKO PLANAK

Oinarrizko planak:
  • Gerra egoerak
  • Larrialdi nuklearra

Plan bereziak:
  • Uholdeak
  • Baso suteak
  • Lurrikarak
  • Merkantzia arriskutsuen garraioa
  • Sumendiak
  • Substantzia arriskutsuak esku hartzen duten istripu       larriak

Lurraldeko Planak:
  • Autonomikoak
  • Supraautonomikoak
  • Munizipalak
  • Supramunizipalak




1.4.1. LURRALDEKO PLANAK

-       Eremu zehatz batean gerta daitezken arrisku guztien aurrean egiten da.
-       Gerta daitezkeen arrisku guztien baloraziotik abiatzen dira
-       Jarduerak diseinatzen dituzte arriskua gertatuko balitz


*2 dira garrantzitsuenak:

  UDALEKO PLANAK
  • Udalaren eremuan mugatuta
  • Udal danak izatea ez da beharrezkoa (autonomi erkidegoak erabakitzen du)
  • ‘’Udaleko larrialditako oinarrizko plana” izendatzen da (PBEM plan basico de emergencia municipal.






  • Txomin eta Martuteneko bizilagun guztiei zuzendutako gomendioak
  • Elurrak 2014-15.2
  • 2014ko abenduaren 1etik 2015ko martxoaren 31ra arte egongo da indarrean. Larrialdietarako deitu 112ra (Sos Deiak- Suhiltzaileak) edo 092ra (Udaltzaingoak).

PLAN AUTONOMIKOAK
-       Autonomia erkidego bateko lurraldea mugatzen duten planak dira
-       Autonomi erkidego danak behartuta larrialdi planak izatea
-       Babes Zibileko Batzorde Nazionalak homologatuko ditu

  INDARREAN DAUDEN PLAN AUTONOMIKOAK
  Euskadi: LABI (izena du)
  18/11/1996: homologazio data



ARIKETA 4:
BILATU LABI BURUZKO INFORMAZIOA
http://www.interior.ejgv.euskadi.eus/r42-aecon01/eu/contenidos/informacion/planes_labi/eu_doc/labi.html

ARIKETA 5:
BILATU 17 AUTONOMI DESBERDINEN LURRADEKO PLANEN IZENAK ETA HOMOLOGAZIO DATAK
EGIN TAULA BAT

ANDALUCIA
PTAND
17 – 12 -1998
BALEARES
---------
----------
ARAGON
PROCITER
04 – 12 -1995




1.4.2 LARRIALDI PLAN BEREZIAK

  • Arrisku zehatz batzuetarako diseinatzen dira
  • Metodo zientifiko eta tekniko egokiak behar dira, ebaluatzeko eta tratatzeko

Bi plan berezi desberdin bereizten dira:

OINARRIZKO PLANAK
-       Gerra egoera
-       Larrialdi nuklearra
Bi egoera hauetatik eratorritakoak
Estatuaren agintean daude

  Gerra egoeratik eratorritako arriskuak
Babes zibilaren planifikazioa:
-       Populazioaren Autobabesa: biztanleari informazioa eman arrisku egoeran zer egin jakiteko, eraikuntzak babestu,...
-       Alarma zerbitzua
-       Babeslekuak: prestatu, hornitu…
-       Biztanleriaren ebakuazioa
-       Laguntza, erreskatea eta salbamendua

  Larrialdi nuklearraren arriskua
-       Arrisku nuklearraren aurrean indarrean dagoen plana PLABEN izeneko da, Plan Basico de Emergencia Nuclear
-       PLABENek erantzuna ematen du zentral nuklearraren kanpoan
-       Zentral nuklearraren barruan beste plan batzuk dituzte indarrean
-       PENBU, Garoñako zentral nuklearreko kanpoaldeko larrialdi plana


ARIKETA 6:
BILATU NON DAUDE INDARREAN HURRENGO PLANAK:
PENCA:
PENGUA:
PENTA:
PENVA:
PENCRA:



PLAN BEREZIAK
  • Hauek aurreikus daitezken larrialdiei aurre egiteko daude diseinatuta
  • Behar izango luketen lurralde eremuetan ezarri behar dira
Gutxienez kasu hauetako:
Uholdeak,
baso-suteak,
lurrikarak,
sismoak,
sumendiak,
eta abar


Plan berezietan bereiz ditzakegu:
     AUTONOMIA ERKIDEGOKOAK
     ESTATUTOKOAK

Babes Zibilak ezarritako ildoak bete behar dituzte.


ARIKETA 7:
SARTU ESTATUKO BABES ZIBILAKO WEB ORRIAN (WEB DE LA DIRECCION GENERAL DE PROTECCION CIVIL )
 
http://www.proteccioncivil.es/web/dgpcye/mercancias-peligrosas-planes-especiales
ETA BILATU ZERTAZ DATZATEN HURRENGO PLAN BEREZIAK, NONGO ETA ZERTARAKO DIRA  ETA NOIZ IZAN DIRA HOMOLOGATUAK:

PROCIMER
MERBEPAL
PLATECA
TRANSCANT
MPCyL
PETCAM
TRANSCAT
TRANSCAEX
TRANSGAL
TRANSNA
PLAMERPA
TRANSMUR
SISMICAT
INUNCAT
INUNCyL
PRICAM
NUNCAEX
PLANINPA
INUNMUR

ARIKETA 8:
ZERTAN DESBERDINTZEN DIRA PLAN BEREZIAK ETA LURRALDEKO PLANAK?

ARIKETA 9:
ZER ESAN NAHI DU PLAN BAT ILDOA DELA?

ARIKETA 10:
BILATU INFORMAZIOA: ZURE AUTONOMI ERKIDEGOAN ZEIN PLAN BEREZI ETA LURRALDEKO PLANAK DAUDE.

ARIKETA 11:
LOKALIZATU MAPA BATEAN ESPAINAN DAUDEN ZENTRAL NUKLEARREN KOKAPENAK. ZURE USTEZ, ZERGATIK DIRA ESTATUKO KONPETENTZIAK?



1.5.  AUTOBABESERAKO PLANAK

-       Larrialdien aurrean (estadio bat, merkataritza-gunea,...)bete beharreko neurri prebentiboak dira.
-       Plan hauek arriskuen:
-       Identifikazioa
-       Ebakuazioa
-       Prebentzioa
-       Babes neurriak…   zehaztuko dituzte



1.5.1 AUTOBABESERAKO PLANEN ARAUDIA

-       Autobabeserako Oinarrizko Araudiak (NBA: Norma Basica de Autoproteccion) zehazten du :
-       Zein jardueretan izan behar duen autobabeserako plana
-       Nola burutu behar diren

-       Autonomia Erkidegoek bere eremuan dauden Autobabeserako Planen erregistroa izan behar dute


1.5.2 AUTOBABESERAKO PLANAK IZAN BEHAR DUTEN ZENBAIT JARDUERA

NBA-n jasotzen da zein jarduerek izan behar duten autobabeserako plana
Guk zenbait jarduera azpimarratuko ditugu:

     Ikuskizun publikoak eta jolas-jarduerak
Ondorengo ezaugarriak betetzen dituzten leku, esparru eta instalazioak izan behar dute:
-       2000 pertsona edo gehiago sartzen diren barrunbe itxiak
-       2500 pertsona edo gehiagoko edukiera duten barrunbe itxi desmuntagarriak
-       20.000 pertsona edo gehiagoko edukiera duten estalperik gabeko guneak.


     Osasun jarduerak

-       200 ohe edo gehiago duten osasun-establezimenduetan edo 2000 pertsona baino gehiago dutenetan
     


     Irakaskuntza jarduerak

2000 pertsona edo gehiago duten pertsonetan eta bertan adimen-urritasuna edo urritasun-fisikoa duten pertsonak baldin badaude



     Zahar egoitzak

-       Zahar egoitzak, eguneko egoitzak, urritasun fisiko,... orokorrean 100 pertsona edo gehiago badaude bere kabuz ezin dutenak atera.

-       Beste jarduerak


KONTUAN IZAN!!!
Autobabeserako planak, zentro batek ohiko jarduerei zuzenduak daude.
Ohikoa ez den beste jarduera bat egiten bada:
-       Beste segurtasun baliabide batzuk
-       Osasun-laguntza bereziak jarri beharko dira
Adib: Futbol estadio batean kontzertu bat egiten bada, arrisku maximoa duen partidu bat jokatzen denean,...



ARIKETA 12:
ZEIN HELBURU DAUZKATE AUTOBABESEKO PLANAK? JARRI 5 ADIBIDE